DIGESTIO-HODIAREN ANATOMIA
Ahoa: Espain mamitsuek inguratzen dute. Ahoaren goiko aldean, ahosabaian, bi alde bereizten dira: aurrealde Gomorra eta atzealde biguna. Ahosabaiak aho aeta sudur-hodiak banantzen ditu. Aho-gingil edo ubula esatem zaion irtenunea ahosabaiaren atzealdean dago. Hortz-haginek birrindu egiten dute janaria, eta mihi gihartsuak listuarekin nahasten ditu jakiak ahoan, elikadura-boloa osatzeko.
Hestegorria: Hestegorri edo esofagoa trakearen atzetik igarotzen den eta elikadura-boloa faringetik urdailera daraman hodia da, Hestegorriaren paretek janaria pastasen laguntzen duen mucus edo mukia jariatzen dute.
Urdaila: Janaria bertara sartzen denean dilatatu egiten den muskulu-zakua da. Urdailaren paretetan dauden guruin ugariek urdail-urina -urin gastrikoa- sortzen dute. Hestegorria eta urdaila kardia izeneko irekiguneak lotzen ditu. Piloro esaten zaion eta urdaila eta heste meharra lotzen dituen zuloak hesterantz pasarazten du janaria.
Heste meharra: Heste-laiko esaten zaien kurbadurak dituen hodi luzea da. Heste meharraren paretetan, heste-urina jariatzen duten guruin asko daude. Barruko pareta izurtsuek tolestura edo luzakin ugari dituzte, heste-biloak, xurgapen-azalera handiagoa eratzeko. Heste meharrak hiru atal ditu: duodenoa, jeiunoa eta ileona.
Heste lodia: “U” itxura du. Honako hiru alde Hajek bereizten dira heste lodian: heste itsua, kolona eta ondestea. Ondestearen amaieran, uzkia dago. Heste itsuak apendize bermiformea deritzon poltsa txikitxoa du.
Alaia Patino, 3.D

No hay comentarios:
Publicar un comentario