2. GAIA ELIKADURA ETA DIGESTIOA
1. Elikadura eta janariak
Bizitzeko, janria behar dugu. Mota askotako janariek elikadura osatzen dute.
Bizitzan zehar ikasten dugu elikatzen.
Elikadura inguruan dauzkagun jakietatik aukeratzen ditugu eta gure dieta osatzen duten janariak artesa da.
Jakiek substantzia asko dituzte. Substantzia batzuk, elikagai esaten diegu. Elikagaiak hartzen ditugun janarietan dauden substantziak dira, eta bizi-funtzioak betetzeko behar ditugun materia eta energia ematen dizkigute.
Janarien sailkapena
2. Nutrizio eta elikagaiak
Organismoak janarien elikagaiak lotzeko, eraldatzeko eta bere egiturei eransteko darabilen oharkabeko prozesuari nutrizio esaten zaio.
Elikagaien funtzioak
· Funtzio energetikoa bizi-funtzioak garatzen eta gorputza berotzeko behar dugun energia ematen digute.
· Funtzio estrukturala edo plastikoa organismoa osatzen duten materialak ematen dizkigute.
· Funtzio erregulatzailea elikagai batzuen zeregina organismoan gertatzen diren erreakzio kimiko ugariak zuzentzea da.
Elikagaien sailkapena
· Karbohidratoak edo gluzidoak elikagai energatikoak dira. Karbohidrato sinpleenak azukreak dira; glukosa eta sakarosa, janariak gozatzeko erabiltzen dugun azukrearen osagai nagusia. Karbohidrato konplexuenak polisakarido edo azufre konplexu deritzenak dira, eta gure dietaren osagai ugariena da. Zerealen eta patataren fekularen almidona eta barazkien zuntza, polisakaridoak dira.
· Lipidoak mota ugari daude, eta hainbat zeregin betetzen dituzte. Lipido batzuek zelulen mintzaren egitura osatzen dute. Koipeak, energiak gordekinak dira. Ezkoak landareen hostoak eta beste gainazal batzuk iragazkaitz egiten dituzten lipidoak dira. Kolesterola, zelula-mintzen osagai izateaz gain, hormonen, behazunaren eta beste substantzia batzuen ekoizpenean hartzen du parte.
· Proteinak aminoazido esaten zaien molekula sinpleek osatutako molekulak dira. Proteinek funtzio biologiko ia guztietan hartzen dute parte: oxigenoa biriketatik ehunetara eramaten dute; muskuluen uzkurdura reagiten dute; kolagenoaren, elastinaren eta beste zuntzen osagai dira.
· Bitaminak hamahiru bitemina mota ezagutzen ditugu, eta honako bi multzo hauetan banatzen dira: hidroolubleak, uretan disolbatzen direnak (B bitamina-konplexua eta C bitamina), eta liposolubleak, lipidotan disolbatzen direnak (A, D, E eta K).
· Mineralak elikagai esentzialak dira. Fosforoa, kaltzioa eta beste mineral batzuk estrukturalak dira, eta hezurren osaeran hartzen dute parte.
· Ura gorputzaren osagai nagusia da: pertsona helduen pisuaren %60 inguru, hain zuzen ere.
Elikagaien energia
Arnasan hartzen dugun airean dagoen eta zirkulazio-aparatuak zelula guztietara eramaten duen oxigeno aeta elikagaiak elkartzen direnean, elikagaiok duten energia askatu egiten da.