Horregatik natura zaindu behar dugu.

viernes, 25 de marzo de 2011

Giza gorputzaren antolaera

Gizakiaren eta gainerakoorganismo zelulanitzen zelula guztiak zigoto deritzon lehenengo zelulatik hasita osatzen dira. Hasieran, enbrioiaren zelula guztiak berdinak dira, geroago forma ezberdinak eta zeregin espezifikoak hartzen dituzte, espezializatu egiten dira. Prozesu horri zelulen bereizkuntza esaten zaio. Zeregin bera eta antzeko itxura duten zelulak taldekatu egiten dira organismo zelulanitzean, ehunak osatzeko.














Ehun motak

Epitelioak elkar ukitzen duten zelulen geruza batek edo batzuek osaturiko ehun babesleak dira. Epitelio batzuek guruinak osatzen dituzte. 
















Muskulu-zuntz uzkurkorrez osaturiko ehun horrek muskuluak, mugimenduaz arduratzen diren organoak eratzen ditu.













Neurona deritzen  zelulek osatzen dute nerbio-ehuna. Neuronek estimuluak hauteman eta erantzun egiten diete estimuluoi, eta organismoaren jarduera kontrolatu ere egiten dute.














Honelako dira giza ehunak





No hay comentarios:

Publicar un comentario