Horregatik natura zaindu behar dugu.

viernes, 10 de junio de 2011

Harri endogenoak

Prozesu geologiko endogenoetan sortzen dira, horiek geosferaren barruan gertatzen dira, planetaren barruko energiaren eraginez. Halako harriak bi motatakoak izan daitezke:


Harri metamorfikoak. Metamorfismoz sortzen dira; hain zuzen ere, harriaren mineralak eraldatu egiten dira, Lurraren barruko presio- eta tenperatura-aldaketen ondorioz. 













Harri magmatikoak. Harriok magmetatik datoz. Horiek alde sakonetan hoztu eta finkatzen badira, harri magmatikoa harri plutonikoa da, eta, prozesu hori lurrazalean gertatuz gero, harri bolkanikoa da.

Harri sedimentario ez-detritikoak

Kareharriak: Kaltzio karbonatoa hauspeatuta sorturiko sedimentuetatik datoz, eta hori arro sedimentarioko faktore kimiko edo biologiko batzuk aldatzen direnean gertatzen da. Kareharrietatik eraikuntzako materialak lortzen dira: apaintzeko harriak, zementuak, karea, etab. Karea lurzoru batzuen kalitatea hobetzeko ere erabiltzen da. Oso ederrak, gogorrak eta leuntzen errazak direnez, kareharri asko erabilera handikoak dira eraikuntzren sektorean.




























Dolomiak: Kaltzio karbonatoz eta magnesioz osaturik daude. Ia guztiak kareharrizko sedimentuetatik sortzen dira, eta, horietan, kaltzioaren zati bat magnesioarekin ordeztuta zegoen. Dolomiak gehigarritzat erabiltzen dira, beira eta pintura batzuk fabrikatzeko. Lurrean, erliebe "zimurraren" itxurak argi eta garbi bereizten ditu kareharrietatik. Oro har, dolomiek kristal itxura dute, dolomiak osatzen dituen mineralak (dolomita du izena) ikusteko moduko kristalak baititu. 






























Ebaporitak: Ura asko lurruntzen den lekuetan sortzen dira, eta lurruntze horrek hauspeatu egiten diren gatz batzuk asetzea eragiten du. Igeltsua eta gatzarria edo halita ebaporitak dira. Igeltsua eraikuntzako igeltsuaren eta eskaiolaren lehengaia da, eta horiek eraikinen barruak estaltzeko erabiltzen dira. Gatzarria industrian aplikazio ugari dituen ebaporita bat da.



jueves, 2 de junio de 2011

Harri sedimentario detritikoa

Konglomeratuak: Legar eta harri-koskor izeneko detritu handiak dituzte. Eraikuntzan erabiltzen dira agregakin eran, baita errepideen eta tenbideen zoruak egiteko ere. Horiek hiru osagai izan ditzakete: harri-koskorrak (bilbea), harea (matrizea) eta zementua. Bretxak ertz askoko detrituak dituzten konglomeratuak dira. Pudingak detritu biribilak dituzten konglomeratuak dira. 











Hareak eta hareharriak: Tamaina txikiko edo erdiko detrituak dituzte, harea izenekoak, eta horiek agregakin eran edo beira egiteko erabiltzen dira. Basamortuetan harea-metaketa itzelak egoten dira, eta horien izena duna da. Hareak oso ugariak izaten dira ibaietan eta hondartza askotan ere. Hareharriak diagenesian zementaturiko harea pikorrekin osaturik daude. Lixa-paperaren antzeko ukitua dute.














Bustinak eta buztin harriak: Halakoen detrituak oso txikiak dira. Buztinak eta buztin harriak eraikuntzako material askoren lehengaiak dira, eta zementua egiteko erabiltzen dira. Kaolina industrian garrantzi handia duen buztin zuria da; portzelanak egiten dira kaolinarekin.



Harriak